Joan den abenduaren 15ean, San Mameseko (Bilbo) auditoriumetako batean ospatu zen MUGABI birgaitze eragilearen jaurtiketa ekitaldia.
MUGABI 2022aren hasieran hasi zen garatzen, energiaren, finantzen eta eraikuntzaren sektoreko 4 konpainiak, hala nola EDINOR, S.A. (Petronor S.A.ren enpresa), GNE Finance (Repsol Fundazioak partaidetua), Viuda de Sainz eta Grupo Kursaalek, aliantza bat egin zutenean birgaitze energetikoaren kudeaketa eta sustapenaren kontzeptu berritzaile bat sortzeko.
Beraz, MUGABI Servicios Integrales de Rehabilitación S.L.k 120 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen ekitaldi batean aurkeztu zen. Horien artean, erakunde publikoak, finken administratzaileak, arkitekto teknikoak eta birgaitze bulegoak... egon ziren sinergiak marrazteko helburuarekin eta etxebizitzak berritzeko prozesua erraztu eta arinduko duen balio-proposamen bat aurkezteko, energia faktura murriztuz eta etxeetako erosotasuna hobetuz.
MUGABI Birgaitze Eragilea solaskide bakar moduan jokatuko du. Auzotarren batzarretan erabakiak hartzea errazten duten eta sektoreko eragile eta profesionalei prozesuak arintzen dizkieten konponbideak eskainiz. Hori guztia, zerbitzu integratuen, berrikuntzan, teknologian, kalitatean eta erosotasunean oinarritutako konponbideen bidez.
Hitzaldiak eta mahai-ingurua
Iñigo Escobal MUGABIko presidentea arduratu zen topaketari hasiera emateaz. Bertan, Next Generation funtsen aukera ukaezina nabarmendu zuen, auzokideen komunitateak eta, oro har, gizartea trantsizio energetikorantz eta deskarbonizaziorantz pausoak ematera motibatzeko beharra azpimarratuz.
Ondoren, Pablo Abascalen txan izan zen, Bizkaiko eta Espainiako Finka Administratzaileen Elkargoko lehendakaria. Aurrez grabatutako hitzaldi baten bitartzen, administrazio publikoei dei egin zien. Hain zuzen, haien mezuetan irmoagoak izan daitezen, esaterako, jabeen erkidegoei beren eraikinen birgaitze energetikoa abian jartzea eragozten duten oztopoak mahai gainean jarriz.
Jarraian, Ainhoa Garcia ekitaldiaren moderatzaileak, MUGABI aurkeztu zuen; erabakiak hartzea erraztera eta sektoreko eragile guztiei dagozkien prozesuak arintzera bideratutako figura berritzaile gisa.
Ondoren, mahai-inguru batean, Iñigo Ansola, EEEko zuzendari nagusiak; Yurdana Burgoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kabineteko zuzendariak; Ane Miren de Ariño, Repsol Fundazioko Inbertsio arduradunak; eta Maialen Oregi, ERAIKUNE Euskadiko Eraikuntzaren Klusterreko Proiektuen arduradunak, energia, finantza eta birgaitze-sektoreko profesional guztientzat aurkezten diren erronkei eta aukerei buruzko hausnarketara garamatzaten datuak eman zituzten.
Jardunaldia ixteaz, Juan Luis Diego Edinorreko kontseilari delegatua arduratu zen, unea aprobetxatuz trantsizio energetikoarekin eta deskarbonizazioarekin duen konpromisoa adierazteko.
Ekitaldia amaitzean, bertaratutako guztiek eta hizlariek cocktail batez gozatzeko eta kolaborazioak egiteko aukera izan zuten.